Sancho el Sabio: Revista de Investigación Vasca-Euskal Ikerketa Aldizkaria diziplina anitzeko aldizkari zientifikoa da. Euskal gaietan espezializatuta dago (gai horiek zentzurik zabalenean hartuta). Aldizkaria Sancho el Sabio Fundazioak (egoitza Gasteizen duen euskal kulturaren dokumentazio-zentroak, alegia) editatzen du 1991. urtetik,  Vital Fundazioaren babesarekin. Sancho el Sabio Fundazioak, gainera, ospe handiko akademikoek eta profesionalek egindako kanpoko ebaluazio-sistema bat du.